20/12/06

GURE PROPOSAMENA

Bilbomatikako langile guztien egoera hobetzeko, gure apostua aurkezterakoan, erronka batzuk bultzatu nahi ditugu, guztion ongizate eta bizi kalitatea bermatu ahal izateko beharrezkoak ikusten ditugunak.
Gure proposamenak puntu konkretu batzutan oinarritu ditugu eta hauek dira:



- Langileen eta Batzordearen arteko informazioa gardena eta argi eta garbia izan behar da.
- Karrera profesionalaren eraberritze/berrikuzpena bultzatu behar da.
- Irabazien eritzia kendu egin behar da langile guztientzako KPI-a bermatzeko, eta horrela langilegoaren erosmen-ahalmena mantentzeko.
- Batzordetik kanpoko negoziaketak galeraza/zaindu/salatu, hitzarmenaren barruan dagoen langilegoari eta bereziki enpresako langile guztiei eragiten badie.
- Irabaziak banatu ahal izateko berdintasuna bilatzea, enpresak guztiontzako joan behar du ongi.
- Ordutegi malgua lortzea langile guztientzat.
- Urteko lan-orduen jeitsiera bilatu.
- Benetazko aparteko lan-orduen arautzea.
- Norabide biko lanaren ebaluazioa (goitik beherakoa eta behetik gorakoa).
- Bezeroengan langileen ebaluazioa eskatzea.
- Enpresako langileen formakuntza lan orduetan egitea lortzea eta guztiok baldintza berberetan sartu ahal izatea.
- Ezkondu zein ezkongabeko bikoteak eskubide berberak izatea jasota hitzarmenen kolektiboan.
- Oporretarako gutxienez 22 egun bermatzea, jardun intentsiboan ari edo ez.
- Kontratazioak eta aldikortasuna kontrolatu, kontratua finkatu artean.
- Langile “Aldenduen” baldintzak arautu (azpikontratazio zerbitzuak eta bezeroetan garatutakoak).
- Hitzarmenaren negoziaketak eragina izango duten urtearen baino lehenago hastea.
- Enpresaren fideltasunegatik eta lanpostu konkretu baten esperientziagatik dagozkigun soldata eta gain balioa bermatu. Adibidez, aintzintasunaren bidez.


Zerrenda hau osatzen dugun lagunok konpromezu bat hartu dugu gure gain: modu garden eta langilegoarekiko leialtasunez lan egitea, eskuartean ditugun gaiak zein enpresako zuzendaritzarekin hitz egindakoa ezagutaraziz beti, bai esku orrien bidez, bileren aktak publikatuz, etab., eta erabakietan guztion parteartzea bultzatuz.


Ziur gaude gai honetan horren garrantzitsua den zuen parte hartzea eta inplikazioak lagunduko digula guztiok nahi ditugun lan baldintzen hobekuntza lortzea.

No hay comentarios: